2012/03/07

Esker ona:

Idatzi honen bitartez Josuk eta familiak denok egindako lana eta ahalegina eskertu nahi dugu. Laguntza horri esker, morala zein ekonomikoa, posible da tratamendurako errehabilitazio espezifikoa egitea, bestela gure esku ez legokeena.
2011/09/26an Josu Valentziako NISA AGUAS VIVAS OSPITALera eraman zuten eta hilabetez egon zen ingresatuta. Hilabete horretan hango espezialistek aztertu zuten errehabilitazio tratamendu pertsonalizatua zehazteko. Denboraldi horretan ordaindu beharreko faktura 9000€koa da. Azarotik aurrera medikuek ez deritzote 24 orduko ingresoa beharrezkoa denik. Halandabe, tratamendu anbulatorio bat proposatzen digute, Josu bere tratamendurako aholkatutako orduetan ospitaleratuz. Egunaren gainerako orduetan familiak zainduko du etxean. Tratamendu horren hilabeteko kostua 4000€koa da. Ondorioz, etxebizitza bat alokatu dugu ospitaletik 200 metrora, 600€ko kostua duena hilabetero.

Jarraian Josuren egoeraren berri emango dizuegu:

Josuk egiten duen terapia okupazionala, kognitiboa, fisioterapia eta logopedia da. Medikuek komenigarri zeritzoten Josuri gailu espezifiko bat ipintzea bere tonu muskularra kontrolatu ahal izateko eta, horrela, arlo fisikoa hobeto landu ahal izateko. Josuren bilakaerari buruzko egungo ebaluazio medikoak onera egin duela dio. Hori bai, oso prozesu geldoa eta luzea dela kontuan hartuta. Bere osatze lanean egunero egiten duen ahalegina eta jartzen duen gogoa ere positiboki baloratzen dute.

Berriro ere, bai Josuk bai familiak bihotzez eskertu nahi dizuegu guretzat egin duzuen guztia eta izan zaretena. 

Mila esker. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario